michel-garikoitz

Lapurdiko San Mixel Garikoitz parropia

Ainhoa - Kanbo - Ezpeleta - Itsasu - Luhuso - Zuraide

menu

Sakramentuetako bizia

Bataioa

Bataioa

Eliza familian sartzen eta Aitaren, Semearen, Izpiritu Sainduaren familian parte emaiten daukun urrats berezi bakar horren apailatzea egiten da adinaren arabera.

- Haur sortu berri edo ttipi batentzat : Ahal bada izena eman aski goiz parropiako bi apezetarik bati. Deitu apez etxerat.  

- Eskolan abiatua den haur batentzat : apailatzen laguntzeko, parropiako talde berezi batekin. Apailatze horrek dauzka lau mail : azkena Larunbat Saindu aratseko elizkizun handian.  

- Gaztetxo edo gazte batentzat : apailatzea gazteen maileko girixtino moldakuntzan, edo kolegioan, edo omonerian, edo bertze zerbait taldeetan.  

- Adin gordineko batentzat : apailatze hori diosesak eraiki talde baten bidez. Sail horrek irauten du 18 hilabete – bi urte - iri hori.

Konfirmazionea

Konfirmazioneak, bataioan ukan dohaina baiezatzen eta azkartzen du. CM1. urtean prestatzen da haurrentzat. Helduentzat ere proposatua da : urte bat irauten du, bilkura bat hiru hilabetetarik, aratsez.
Konfirmazionea
Eukariztia (lehen Kominionea edo Jaunartzea)

Eukariztia (lehen Kominionea edo Jaunartzea)

Ezkontza

Esposak bat bertzearentzat Jainkoak gure alderat duen amodio leialaren ezagutgarri. Sakramendu horren apailatzeko, espos gaiak biltzen dira aldi bat parropian, gero aldi zonbaitez CPM (Centre de Préparation au Mariage) deitu talde batean ; azkenik apezarekin.
Ezkontza
Erien Sakramendua

Erien Sakramendua

Eri edo xahar batek (beharrez hunen familiak hunen baimenarekin ) tenore deno galda dezake sakramendu hori, bi urtetarik. Sakramendu hori har ditake ere, igandeko meza batean. 

Penitentziaren eta Baketzearen Sakramendua

Nahi denean obra ditake. Gainerat urrats hori elgarrekin egiten ahal da urtean bietan : Abendo-kari eta Garizuma-kari.
Penitentziaren eta Baketzearen Sakramendua
Ehorzketak

Ehorzketak

Sakramentuetako bizia