michel-garikoitz

Lapurdiko San Mixel Garikoitz parropia

Ainhoa - Kanbo - Ezpeleta - Itsasu - Luhuso - Zuraide

menu

Ainhoa

Ainhoa
Ainhoa
Jadanik XII-garren mendean, Konpostelako bidean beilarientzat Prémontrés delako kalonjeek eraiki parropia, Ainhoako herria, ondoko mendean aitonen seme nafar batek eraiki zuen, Lapurdi hego-aldeko mugan. Herri horrek 1600 ektarako eremua dauka, 500-eko oihana barne. Jendea laborantzatik da gehienik bizi. 650 biztanleak herri-karrika bikainean daude, bai eta zortzi auzoetan (garantzitsuena : Dantxaria).

“ Frantziako herri ederrenetan ” sailkatua, Ainhoak udatiarreri eskaintzen dizkiote bere sei hotel-ostatuak, sal-erospen etxeak eta egiazko eskulangintzak. Herriko eskolako haurrak (65 ikasle, 35 elebidun) goiti ari dira, etorri berriak herrian kokatuz geroztik.

Gizarte-bizi dinamiko baten erdian, nola ez aipa Xareta elkargoa, 2004-ean eraikia, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi herriak biltzen dituena, mugaz bi aldetan elgarrekin lan egiteko, bai kultura, bai zerbitzu, bai lurraldearen baloratze-mailan.

Herriko elizaren patroina : Andre dena Maria, zerurat altxatua. Eliza-dorre eta arkupe lirainetan, behereko aldean ageri da molde erromanikoaren eta aldare gibeleko pareta borobilaren soiltasuna. Aldiz XVII-garren mendeko erretaula, sabai eta zur zizelkatuak urrez eta kolorez apainduak agertzen zauzku.
Azkenik, Atxulai mendiko maxelan, Ainhoako ekialdean Arantzetako Ama Birjinaren kapera, gurutzearen bidea segituz Mendekoste biharamunean prosesione-beila eta mezaren bidez ohoratzen duguna. Parada horrek oroit-arazten dauku nola agertu zen Ama Birjina artzain gazte bati, bai eta irudikatzen dauzku, XIX-garren mendean kapera bi aldiz eraiki zuten ermita eta biztanleen bertute eta fedea.

Mezetako orduak

Photos