Parropiako bizia

Liturgia taldeak

Liturgia taldeak

Gaurkoz, sei dira ; hauen ardura da igandetako liturgia aldizka prestatzea, Erretoraren eta laiko baten (hunek, heziketa berezia jarraiturik, Apezpikuaren eskutik hartu misioa du) gidarikidetzapean.

Talde bakotxa sei astetarik behin biltzen da. Elgarretaratzeak elkar-heziketa toki, Jainkoaren Hitzaren partiketa eta barnatze toki, gaurko gizon-emazteen biziaren azter toki izaiten dira. Talde hauek katekistekin lankidetzan ari dira, eta kide berriak beti ongietorriak dira.

Argibideak talde bakotxaren
arduradua deituz.

Kontseiluak

Erretorak, bere misioa betetzeko, ardurakide ditu :

> Pastoraltza Kontseilua ;

> Ekonomi Kontseilua ;

> Parropiar Talde Sustatzailea (lau laikoz osatua), osa bidean.

Serorategiak

KANBO :

Serora beltxak, 
Santa Elixabet xahar-etxean
Telefonoa: 05 59 29 28 92 - 05 59 29 74 71

Mariaren Frantxixkotar Misionestak,
Vieil Assantza
Telefonoa: 05 59 93 74 40


ITSASU :

Serora beltxak,
San Josep etxean
Telefonoa: 05 59 29 73 75
 
 

Service Évangélique des Malades

Erretorak bidali laiko batzuek eriak bisitatzen dituzte,parropiako erkidegoarekin lotura eginez.
Zerbitzu hori ospitale-omoneriarekin ari da.

A.C.F. (Emazteen ekintza katoliko orokorra)

Talde bat Itsasun. Bilkurak hilabe guziz.

Xehetasunak: Graxi CACHENAUT  05 59 29 81 66

Sokorri edo Laguntza Katolikoa Ezpeletan

Xehetasunak: contact : 06.42.82.86.69

https://www.secours-catholique.org/implantations
 
Parropiako bizia