Kanbo, 7.000 inguru egoiliarreko hiria dugu, mainu eta turismo hiria, urtean gaindi hamabi milaz goiti artalier (kurista) eta bost milaz goiti bakantzatiar aterbetzen dituena. Mainutegiek, arta eta xahar-etxeek, operazio ondoko pausategiek mila inguru lanbide eskaintzen dute inguruko biztanleeri, bereziki Errobi ibarreko eta Hazparneko kantonamendukoeri. Horra zergatik Osagarri Pastoraltzak toki haundia duen parropian.
Erakaskuntza zentro izanik, Kanbok hautu zabala eskaintzen du : lehen eta bigarren maileko bederatzi ikastetxeetan (hauen artean biga euskarazkoak), 1.600 inguru ikasle eskolatuak dira.
Erakaskuntza katolikoari dagokionez, 320 ikasle dira San Mixel kolegioan eta 180 Andredena Maria eskolan. Ondorioz, katekesiak eta omonier-etxeak garrantzi haundia dute : 300 bat haurrek kristau hezkuntza erdiesten dute.
Denboran laborantza nagusi bazen, gaur egun hamar etxaldez petik daude Kanbon, eremu ainitz etxegintzarako baliatuak izan direlako, beharra araberakoa izanik.
Kultur eta kirol elkarte sarea arras indartsua da : huntan parte hartzen dute parropiar ainitzek, argi daukatelarik beren kristau engaiamendua eguneroko errealitatean xertatu behar dela.
Azkenik, Kanbo, turistarentzat ingurumenagatik eta Edmond Rostandek eraiki Arnaga etxeagatik xarmagarria bada, XVII. mendeko Jondoni Laurendi elizak ere bisitari ugari erakartzen ditu. Hau, euskal/lapurtar Arte Sakratuaren ezaugarri paregabekoa izaiteaz gain, zerurako biderako deigarri ere bada, hemen 1824-25ean bikario egon zen Mixel Garikoitz sainduari jarraikiz.
Hurrengo ospakizunak
Larunbata 18 Apirila
18h30 Kanbo : meza
Igandea 19 Apirila
10h30 Kanbo : meza
Ortziralea 24 Apirila
17h00 Kanbo : meza
Larunbata 25 Apirila
18h30 Kanbo : meza
Igandea 26 Apirila
10h30 Kanbo : meza
Ortziralea 01 Maiatza
18H30 19H Kanbo : ARROSARIOA MEZA ONDOREN
Larunbata 02 Maiatza
18h30 Kanbo : meza
Igandea 03 Maiatza
10h30 Kanbo : meza
Ortziralea 08 Maiatza
10h30 Kanbo : GUDARI OHIEN MEZA
Larunbata 09 Maiatza
18h30 Kanbo : meza
Igandea 10 Maiatza
10h30 Kanbo : GAIXOEN SAKRAMENTUA
Asteazkena 13 Maiatza
19H00 Kanbo : A Jaunaren Igokundearen aitzineko meza
Ortzeguna 14 Maiatza
10h30 Kanbo : A Jaunaren Igokundearen meza 1. jaunartzea CM2 Kanbo Itxasu Louhoso