Aurten Euskal Herriko fededun guzieri beila bat euskaraz proposatzen dugu, 2025eko UZTAILAREN 14AN, ASTELEHENEZ, AHURTIN, BELOKEKO ABADIAN ospatuko dena. (Habitat eta Humanisme).
Izan ere, 2025ean, Belokeko Beneditarren Komunitateak 1875ean Aita Bastresek sortu zueneko 150 urte ospatzen du.
Beila hau Frantses Aita Sainduak nahi duen Esperantzaren jubileu urtearekin lotuko da.
Gure parropietako korista guzieri beilaren animazioan parte hartzea galdegiten dugu.