Parropiako logoa berrituta

Parropiako logoa berrituta
Gure parropiako logoak Hirutasun Sainduaren ekintza eta indar bizigarria darama, Elizaren edozein komunitatetan indarrean dena.

Berdeak, bizitasun eta hazkundearen seinale, Jainko Aita gogorarazten du, Hirutasun osoaren Iturria, badagon guziarena eta gizateria osoari zabaldu nahi dion Jainkoaren seme eta alaben bizitzarena.Suzko eta o dolezko gorriak Kristorenganako maitasuna sinbolizatzen du, gurutze gainean bere odola isurtzeraino maitatu gaituelarik.

Eta zabal-zabal hedatzen den xingola hori hori ez ote da gizon eta emazteengana heldu nahi duen Izpiritu Sainduaren argiaren irudia, Jainkoaren Misterioaren distira erakutsi eta Jesusek ezarri duen bizitza eta egiaren, graziaren eta saindutasunaren, justiziaren, maitasunaren eta bakearen erreinu honi begira beren zerbitzuan isla dezaten eman nahi diotena.
 
N.B . Logo hau 1998an sortu zuen Hélène Dolharé ezpeletarra parropia berria sortu zenean.


06/06/2025