Fede Aitormeneko gazteak eta haren familiak Loiolara 2025eko maiatzaren 18an
Fede Aitormeneko gazteak eta haren familiak Loiolara 2025eko maiatzaren 18an
Jesusen deiak ez dira iraganekoak bakarrik. Jesusek gaur deitzen jarraitzen du !
Deialdi horren gaurkotasuna irudikatzeko, lekukoekin bildu dira Fede Aitormeneko gazteak. Familiak, Gilbert eta Jacques apezek eta beren katekistek lagunduta, gazteek bidaia bat egin zuten maiatzaren 18an, igandea, San Iñaki Loiolakoa Azpeitian.
Eguna hasteko, Franzisko Garate dohatsuaren sortetxea bisitatu zuten, Euskal Herriko fraide jesuita, Loiolako etxetzarraren ondo-ondoan. Goizean, meza izan zen saintutegiko kaperatako batean. Piknik atsegin baten ondoren, taldeak San Iñakiren sortetxea bisitatu zuen, apez eta teologo bihurtu zen militar ohia, Jesusen Lagundiaren sortzailea.
Bi lekuko horien aurkikuntza izan dadila denentzat fedean haztearen elikagaia.