Jubilaueko webgune ofiziala : cliquer ici.
Urte saindua gure elizbarrutian, gure diosesan : cliquer ici.
Jubilaueko himnoa : « Bizi-sua gure esperantza » T 26 : hemen.
Otoitza
Zeruko Aita,
Jesu-Kristo zure seme, gure anaia baitan
fedea eman daukuzu, eta Izpiritu Sainduaren bidez
maitasunaren sua sortu duzu gure bihotzetan.
Pitz dezatela gu baitan zure erreinuaren etortzerako esperantza dohatsua.
Zure graziak kanbia gaitzala, Ebanjelioaren haziek fruitu emanez,
gizadia eta kreazio guzia handi diten.
Orduan, zeru berri bat eta lur berri baten beha, gaizkiaren uztarrak garaituak izanen dira,
eta zure ospea betirako agertua.
Jubilauaren graziak, gu Esperantzaren Beilari eginez,
berri dezala gutan zeruko ontasunen gosea, eta heda dezala mundu guzian
gure Salbatzailearen bake eta bozkarioa.
Zuri Jainkoa, betirako benedikatua, ospe ta aintza menderen mendetan. Amen.
Itzulpena : Jean-Michel Barnetche apeza.