michel-garikoitz

Lapurdiko San Mixel Garikoitz parropia

Ainhoa - Kanbo - Ezpeleta - Itsasu - Luhuso - Zuraide

menu

Eguberriko ixtorioa katiximako haurrekin

Eguberriko ixtorioa katiximako haurrekin

Itsasuko Elizan bildu dira Berogoi ta zaspi haur, sei eta hamar urtekoak , beren katixima egile eta  San Michel Garicoitz paropiako bi Apezen inguruan.

Multxo ederra, eguberriko mezuaren entsuteko kantu, filma labur batzu eta bururatzeko otoitz eta Sakramendu Sainduaren benedizionea.

Hasteko, nundik heldu zaiku  "Eguberri" hitz hori; zer erran-nahi du hitz hunek; nor etorri zen Jesus haurraren adoratzerat : errege-magoak,

Jaun Alexandre Mere-k argiturik.

Hor ginuen ere Jaun Jean Baptiste Mounho apeza, kantuz hartzeko, eguberri gaueko Ebanjelioaren goraki erraiteko eta Sakramendu Sainduaren benedizionea-rekin bururatzeko.

Aitortu behar dut bazirela, elizatik ateratzean, xokoleteri eta goxo zonbeit, handi eta ttipiendako.

Horiek guziak, eguberri ospatzeko  urteko asken katixima  egun huntan, oraiko begira moldeak errespetatuz.



17/12/2020