|
Ainhoa - 2008ko Maiatzaren 12an
ARANTZETAKO AMA BIRJINAREN BEILA Pierre Molères Baionako Jaun Apezpikua biltzar-buru. Argazkiak : Paul Exposito. |
|
Mendez mende beilariak hemen ziren biltzen. |
||
|
ATSULAI MENDI GAINEAN HIRU GURUTZEEN ONDOAN : |
||
|
Haren laguntzari esker |
||
|
JAUN APEZPIKUAREN PREDIKUA (Ef 1, 3-12 ; 97. Salmoa ; Luk 1, 26-38) Haurrideak, Bibliak biziki maite ditu anonziazione kondairak. Zer adiarazten daukute ? beti zerbait berri, mezua hartzen duenaren aldatze bat , egiteko zerbait. Aldi guziez adiarazten dute maitasun bat, mundu berri baten desira. Beti Jainkoaren ganik ikustate bat. Hitza bat erran dezagun Mariari egina zaion anonziazioneaz ; gero ikusiko dugu guri eginak direnetan zer eskatzen daukun Jainkoak. Mariari egina zaion anonziazionea. San Luk ebanjelixta girixtino egina zen mediku bat zen. Jesusen biziazartoski berri galdegin zioten beste girixtinoeri, eta beharbada Mariari berari . Horrengatik kondaira hortan azpimarratzen du Maria Josepi ezkontzaz hitzemana zelarik oraino birjina zela aingeruak Jainkoaren ganik mezua ekarri ziolarik. Azpimarratzen ere graziaz betea dela, Jainkoak hautatua duenaz geroz berehala Mesiasen ama izaiteko, Josepen arbasoa zen Dabid erregeari aspaldiko mendeetan hitzemana izan zitzaionaren ama. “ Bozkaria zaite, Jainkoak atsegin zaituena ! Mesiasen ama izanen zira. Semea ukanen duzu, handia izanen dena Jesus emanen diozu izena Dabiden tronua emanen dio Jainko Jaunak Goi-goikoaren Seme deituko dute eta haren erregetzak ez du azkenik izanen. Amets bat baino gehiago , bada hor agintza bat. Agintza bat baino gehiago, bada hor asmo bat. Asmo bat baino gehiago, errealitate bat, orai hein batean Mariaren “baiaren” beha dagona. Mila urte lehenago hitzemana izan zen Mesiasen igurikatzea betbetan haren baitan bilakatzen da haur baten itxura duen geroa. Alta guk ere baditugu gure anonziazioneak. Ikus dezagun orai zer igurikatzen duen Jainkoak gureganik. Erroman preso den lekutik, Jondoni Paulok Efesako girixtinoeriJainkoaren xedea iragartzen diote : “ Jesu Kristoren baitan Jainko Aitak hautatu gaitu, mundua izan baino lehen. Maitasunez, erabakia zuen bere seme eginen gintuela Jesu Kristoren bitartez... aitzinetik hautatuak haren aintzaren goresmenerako.” Bestela erraiteko, horra munduarentzat Jainkoaren ongi nahizko xedea. Xede hori bere Seme, Salbatzaile maite maitearen baitan obratuko du, hunek bere odola ixuriko baitu guretzat duen amodioarengatik. Amodiozko xede horrek deitzen gaitu Kristoren menbro bizi izaiterat, eukariztiaz bizi direnak : Bizi Jaunaren goresteko Maria Birjinak bezala. Jainkoa gurean, Jainkoa gurekin, Jainkoa gure baitan ; egun hartan Mariari eskainia izan zitzaion bozkarioa, guri ere eskainia zaiku, gutarik bakotxari. Maria beti birjinak onartu du Jesusen Ama, Jainko gizon eginaren Ama izaitea. Haren baitan Jainkoa haragi ( gizon) egin da ; gizon berri baten Ama bilakatu da, Eba berria da : Jainkoa bera bere baitan daukan tabernakulu, Batasunaren kutxa bilakatu da ; Kristoren baitan sinetsia duen lehen girixtinoa, “ Eliza, Eliza baino lehen.” San Lukek lerro horietan laburpen bat, bilduma bat emaiten dauku : anonziazionea baino lehen, Maria gaztearen baitan prestaketa luze bat izan da : Judu gazte guziek bezala, Mariak gogoz ikasia zuen Jainkoaren Hitza. Bainan haren bihotza lur on hura izan da, Jainkoaren Hitza han hozitu baita ixiltasunean. Eta gu ? Jainkoaren Hitza ongi hartua ote da gure baitan ? Berri On ote da guretzat? Ebanjelioak Jainkoaren mezulari egiten ote gaitu, Jesu Kristoren lekuko ? Nola transmititzen dugu elkarrekin Ebanjelioa ? zer hitzekin ? zer egintzekin ? Aurten Lurden ospatzen dugu ehun eta berrogeita hamargarren urtemuga Maria Bernadeta xumeari agertu zitzaiola. Lurdeko gertakariaren historialariek erakutsi daukute nola Maria Birjinak ama baten gisan eskolatu duen eskolagabea zen Bernadeta : nola prestatu zuen bere eginkizun orokorrerat, bere lehen kominionerat eta girixtino bizirat, lehenik ixiltasunaren bidez, gero gurutzearen seinaleaz, gero eginarazi ziozkan hitz eta egitez, beti irriño goxo amultsu batekin. Birjina beti Birjina dago, beti bera guretzat, Bernadetarentzat bezala. Gure Euskal Herri maiteak Hari buruz itzultzearen behar gorria du ; Jainkoaren Seme eta Mariaren Seme den Kristorenganat itzultzeko behar gorria, Jesus Artzain Onari jarraikitzeko behar gorria. Beila hau izan bekigu anonziazione berri bat. Entzun dezagun Maria gure artzaina guri galdeka ari: “ Ardi maiteak, luzaz artzainik gabe egon gogo duzue? Uste duzue artalde batek berak kausi ditzazkela alhapideak, iturriak eta segurtasuna ? Jubilau urte huntan ikasazue Bernadetarenganik. Ez diot debalde galdatu lurraren karraskatzea eta belarraren murtxikatzea ardi batek bezala, bere begitartea lohiz zikintzeko irriskuan; orduan ainitzek hura eta ni trufatu gaituzte. Bainan banakien, zuek dakizuen bezala, i turriaren kausitzeko, behar dela gutiziatu, eta konfiantzaz segitu haren berri dakitenen erranak, bekatuen lohitik garbitu ondoan. ” Hola izan dadila zuentzat ! Oraidanik Eukariztia huni esker. Kristorenganat itzultzea Iturrirat joaitea da: Artzainari eta haren Amari fidatzea ! + Pierre MOLÈRES. ![]() |
||
|
|
||
![]() |
||
![]() |
||
![]() |
||
![]() ![]() ![]() Argazkiak : Paul Exposito. |
| Tél/fax : 05 59 29 73 18 |
Presbytère Place de léglise |
paroisse.cambo@wanadoo.fr |